|
Ingeniero de Edificación: convenio COAATG y la Universidad Antonio de Nebrija
Eraikuntza Ingeniaritzan gradua irakasteko asmoz, gure Elkargoaren eta Antonio de Nebrija Unibertsitatearen arteko hitzarmenak indarrean dirauela jakinarazten dizuegu. Jada titulua aterata daukaten Arkitekto Teknikoei eta Aparejadoreei zuzenduta dago ikastaro hau; ikastaroaren modalitatea urrutikoa izango da eta kurtsoaren jarraipena On-line izango da Nebrijako Unibertsiteko Campus Birtualaren bitartez, nondik ikasleek eduki eta ariketa guztiak, e.a. jaitsi eta kontsultatu ahal izango baitituzte, bai eta irakasgaiak ikasteko prozesuan sortuko zaizkien zalantzak argitu ere (tutoretzak garatzeko arreta telefonikorako ordutegi bat ezarriko da). Kurtsoa amaitzeko, irakasgai bakoitzari dagozkion etsaminak egingo dira, zeinak Donostian egin ahal izango baitira, baldin-eta gutxieneko matrikuladun-kopuru bat egoten bada. Kurtsoak 30 ECTS edo kreditu izango ditu ondoko 5 irakasgaietan banatuak, haiek guztiak 6 ECTS-koak. -Arkitektura iraunkorra (Iraunkortasun arloa) -Legezko arkitektura (Peritazio eta Tasazio arloa) -Eraikuntza Egiturak (Egiturak Zabaltze eta Geoteknika arloa) -Enpresa eta bere ingurunea (Kudeaketa Ekonomikoa arloa) -Eraikuntzaren kalitatea (Kalitatea, Segurtasuna eta Ingurumena bateratzen dituen Kudeaketa arloa) Berritasun gisa, aurten, irakasgaiak baliozkotu daitezke, dela esperientzia profesionalagatik dela unibertsitate-masterrengatik edo ikastaroengatik. Ikastaroari buruzko baliozkotzeak edo norberaren zalantzak argitzeko, Nebrijako Unibertsitateak bilera baterako deia egin du, irailaren 16an izango da, ostegun batez, arratsaldeko 16:00etan. Aipatu bileran parte hartu nahi dutenek berrespen-mezu elektroniko bat bidali behar dute hona: gabinete@coaatg.org Kurtsoaren prezioa 5.600 eurokoa da. Hitzarmenari esker, 500 euroko beherapena dago. Beraz, elkargokideen prezioa 5.100 eurokoa da. Kurtsoa 2010eko urriaren 4an hasiko da eta 2011ko otsailaren erdialdean amaituko da. Izen emateko epea dagoeneko zabalik dago eta irailaren 22an itxiko da. Izen emateko asmoa dutenek Kabinete Teknikora jo behar dute unibertsitateko tituluarekin (originala eta fotokopia) eta DNAren fotokopiarekin. Informazioa zabaltzeko, Unibertsitatearen web gunera jo dezakezue (http://www.nebrija.com/)
|