|
Zerbitzu Jarduerak eta beren Erabilpen Libreari buruzko 17/2009 Legea (Aterki Legea) eta 17/2009 Legera (Ómnibus Legea) egokitzeko Hainbat Lege Aldatzen dituen 25/2009 Legea abenduaren 24an eta 27an, hurrenez hurren, indarrean jarri izanak hainbat neurri eta xedapen hartzera behartzen gaitu dagozkigun aginduak betearazte aldera.
"Aterki" Legea - Administrazio-isiltasun positiboaren erabilera orokorra - Prozedurek eta izapideek arauturiko izaera izan beharko dute eta argiak eta ezin nahasizkoak, objektiboak eta inpartzialak, sinpleak eta arinak izango dira, ez dira diskriminatzaileak izango, eta gardenak eta aldez aurretik eskuratzen errazak izango dira. - Legeak ezarrita ez dauzkan diziplina anitzeko jarduerak gauzatu edo merkataritza-komunikazioak mugatzeko debekua. - Beste agintari eskuduntzadun batzuek galdatutako administrazio-lankidetzarako eskaerei nahitaez erantzun beharra. - Elkargoko espedienteak izapidetzeko ez da nahitaezkoa izango originalak, kopia egiaztatuak edo zinpeko itzulpenak aurkeztea. "Ómnibus" Legea - Izen-ematearen kuota ez da izapidetze-kostuak baino handiagoa izango. - Egoiliar-Elkargotik kanpo lanbidean profesionalki aritzeko egiaztatze-sistema eta elkargokideek ekimen horien berri eman beharra desagertzen da. - Urteko Memoria prestatzeko Legean aurreikusitakoa hartuko da kontuan. - Bisatua - Argi eta garbi adierazi beharko da bisatuaren helburua zein den, kontrolpeko alderdiak zehaztuz eta Elkargoak bere gain hartzen duen erantzukizunari buruzko informazioa jasoz. - Bisatutako lanetatik eratortzen diren kalteengatik Elkargoek subsidiarioki erantzun beharko dute. - Bisatuaren kostua arrazoizkoa izango da, ez da gehiegizkoa edota diskriminatzailea izango eta jendaurrean jakinarazi beharko da. - Ordainsari orientagarriak edo ordainsariei buruzko arauak edo beste orientazio batzuk ezartzeko debekua. Kostuak tasatzearen ondorio esklusiboetarako, ordea, irizpideak prestatu ahal izango dira. - Bazkide profesionalek kapital sozialaren ¾ eta administrazio-erakundeetan boto-eskubideak edukitzeko betebeharra ezabatu egiten da, gehiengoaren titularrak izatea nahikoa izanik. - Legean ezarritakoaren arabera, leihatila bakarreko sistema bat ezartzea. - Elkargokideei eta zerbitzu profesionalen erabiltzaileei arreta-zerbitzu bat ezartzea. Guzti horren ondorioz, lehendabizi, Estatutu Orokorrak berriz egokitzeari ekin beharko diogu, eta hortaz, elkargoaren araudi-karpeta osoa berrikusi eta berregin beharko dugu. Lan profesionalak bisatzeari eta Elkargora helarazi den erantzukizun subsidiarioari dagokienez, beharrezkoa eta ezinbestekoa da ondoko alderdiak zorrotz kontrolatzea: - Lanaren egilearen nortasuna eta gaikuntza profesionala; horretarako, Elkargo Profesionalen Legearen 10.2 artikuluan aurreikusitako elkargokideen erregistroez baliatuko gara. - Lan bakoitzari dagokion araudiarekin bat eginik, lan profesionalaren dokumentazioaren zuzentasuna eta osotasun formala. Hori dela eta, Gobernu Batzordeak urtarrilaren 12an egindako bileran ondoko erabakia hartu zuen: 2010eko urtarrilaren 25etik aurrera, izapidetuko diren lan profesionalen eta lan horien ondorioz sortaraziko den dokumentazioaren ale bana aurkezteko betebeharra ekarriko du berekin elkargoaren bisatuak. Paperezko artxibo gehiegi pilatzea ekidite aldera, ahal den neurrian behintzat, euskarri digitalizatuak ekartzea gomendatzen zaie elkargokideei. |