Hasiera Hasiera  Kontaktatu Kontaktatu  Kokapena Kokapena  Esparru pribatua Esparru pribatua  Web Mapa Web Mapa  Web Posta Web Posta 
 
  Castellano | Euskara
Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala

Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen
Elkargo Ofiziala

   
Aparatuen alokairua Alokairuko araudia   
 
Alokairuko araudia   
 

Atal honen helburu diren aparatuak Elkargoaren egoitzan bilduta daude, jarraian zerrendatuak dira eta horien alokairua ondoko irizpideen arabera arauturik dago:

APARATUAK ALOKATZEKO ARAU-IRIZPIDEAK

  1. Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialari datxezkion elkargokide guztiek, Kabinete Teknikoan xede horrekin egokitu diren aparatuak mailegatzeko eta erabiltzeko eskubidea izango dute, Alokairu-Arautegi hau aldez aurretik onarturik eta izenpeturik.
  2. Aparatuak elkargokideak berak eraman eta itzuli beharko ditu Kabinete Teknikora; edo bestela, hark baimendutako norbaiten bidez egingo du horrela (arkitekto tekniko gaitua, mezulariak, senideak, e.a.); edonola ere, galdu edo matxuratuz gero, elkargokidearen erantzukizuna izango da.
  3. Elkargokideak, edo bestela hark baimendutako pertsonak, alokairuan eramandako aparatua egoera onean dagoela aitortzen du, dagokion egiaztapena egin ostean nota entrega izenpetzen duenean.
  4. Aparatuak garbi-garbi, ongi zainduta eta funtzionamendu onean itzuli beharko dira. Aparatuak eramanak direnetik berriz itzuliak diren arte, izan ditzaketen kalteen gaineko erantzukizuna bere gain hartzen du Elkargokideak (berdin dio ekintza horiek elkargokideak ez baizik beste pertsona batzuek bururatzea). Aparatuak kaltetu, zikindu, lapurtu edo galduz gero, Gobernu-Batzordeak egoki iritzitako zenbatekoa ordaindu beharko du elkargokide erantzuleak.
  5. Aparatuen alokairua egunbetez fakturatuko dira.
  6. Jaiegunak eta aparatua ateratzeko egunak ez dira kontuan hartuko alokairuaren zenbatekoa kalkulatzean. Aldiz, larunbatak eta aparatuak ekartzeko egunak bai, kontuan hartuko dira. Gutxieneko fakturazio-aldia egunbetekoa izango da.
  7. Aparatuak eraman eta ekartzeko egunak nota entregan jasota egongo dira.
  8. Alokairuaren zenbatekoa esku dirutan ordainduko da; edo 6 eurotik gorakoa izanez gero, kontu-korrontean zordunduko da. Edonola ere, dagokion faktura egingo da (originala Elkargokidearentzat eta horren kopia Elkargoarentzat).
  9. Aparatu bakoitzaren alokairu-tarifak indarrean daudenak eta Gobernu-Batzordeak aurretiaz onetsitakoak izango dira. Irizpide orokor modura, prezio generiko bat finkatzen da aparatu bakoitzarentzat eta aurreneko hiru egunetarako, laugarren egunaz geroztik aipatu prezioa igotzen delarik (aparatuak azkarrago itzuliak izan daitezen).

 

Gernikako Arbolaren pasealekua, 21 albo-atea. P.K.: 20.006 Donostia
Tel: 943 471616 - Faxa: 943 455776- e-mail:colegio@coaatg.org